Igandean, zatoz Kilometroetara... bizikletan!

Erabiltzailearen aurpegia Itxaso Fernandez

Igande honetan Kilometroak jaia ospatuko da Bergaran, Aranzadi Ikastolak antolatuta.

Ikastola honen helburuetako bat Kilometroak jai jasangarria ospatzea   denez, igandean Bergarara bizikletaz etortzera animatzen zaituztegu.

Kutsadurarik ez du sortzen; garbia da; osasungarria; dibertigarria; bidegorri eta aparkalekuak erabilgarri izango dira; egokia eta erosoa da; talde, lagunekin nahiz familian joateko aproposa; ordutegi aldetik ez dauka mugarik eta nork bere kasa antolatu ahal du joan-etorria; ez dauka kosturik; autobusen edo bestelako ibilgailu edo garraiobideen kopurua murriztea dakar…

Onurak asko dira, hortaz, eta, gainera, bizikleta martxak antolatu dira Oñati, Arrasate, Antzuola eta Soraluzetik. Bi martxa egongo dira: bat, 09:00etan; eta bestea, 10:30ean (Antzuola, 10:00). Martxez gain, norbera nahi duenean ere etor daiteke.

Martxetarako, topaguneak egongo dira: Arrasaten, Eroskiko aparkalekuan; Oñatin, Etxe Aundin; Antzuolan, herriko plazan; eta Soraluzen, bidegorriaren hasieran. 

Aparkalekuetan zaindariak egongo dira, 20:00ak arte, sartzen laguntzeko, aparkatzeko, bizikletak   zaindu eta ateratzen laguntzeko ere. Bi aparkaleku izango dira: bat, Labegaraietan; eta bestea, Agorrosingo kirol eremuan. 

Ea, bada, animatu!

----------

Itxaso Fernandez

(Aranzadi Ikastolako DBHOko 2. mailako ikasleen izenean)

Bergara

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak