Orain, apokalipsia

Erabiltzailearen aurpegia Iñaki Etxebeste 2026ko martxoaren 18a

Berriei erreparatuz gero, zaila da espiral apokaliptikotik ateratzea.

Estatuko egunkari handi batek igandeko lerroburura eraman du araurik gabeko mundu berri baten hasiera dela.

Robert Duvall hil berri dela eta, pentsamendu-kateak Apocalypse now filmera narama. Teherana begira izango da amerikar militarren bat alboko inuzenteari esaten: “Nothing else in the world smells like that. I love the smell of napalm in the morning”. Adimen artifizialak gidatutako misilen irudiei begira irudikatzen dut Etxe Zuriko ugazaba, Wagnerren Die Walküre topera entzuten.

Harribitxia da filma.

Gogora etorri zait sarrera alaitzen duen The Doors-en The end kantua. Martin Sheen hoteleko ohean etzanda gerran ikusitakoak ahaztu ezinda.

This is the end, my only friend, the end”.

The west is the best” aipatzen zuen Morrisonek kantu hartan. Mendebaldea da hoberena… Ba, gu mendebalde delako horretan bagaude, ezintasunak dantzan jartzen duen txotxongilo bat garen sentsazioa dut.

Beharbada, Amanece, que no es poco ikusten jarriko naiz.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak