'Nevermind'

Erabiltzailearen aurpegia Iñaki Etxebeste 2021ko uzt. 18a, 00:00

Ez du axola, baina ni ere sarri akordatzen naiz disko urdin hartaz, akorde sinple baina hunkigarriez; batez ere, etsita nagoenean…

Nirvanaren Nevermind disko urdin hartako haurrak 30 urte bete zituen ekainaren batean; gutako batzuk nerabezaroaren atarian geunden lana kaleratu zutenean. Gure gurasoei galdetuz gero, gure ezjakintasunaren gailurrean, ziurrenik. Grabitateak berak ere ez zigun eragiten. Nerabe usainak saldu omen zuen diskoa. Segituan etorri zen abeslari hilaren mitifikazioa. Antza, beste teen idol bat…

Mitifikatua behar zuen dagoeneko nerabe usaina duen beste batek… disko berderen baten azal bilakatuta edo. Baina dagoeneko Greta ez dugu mintzagai, bere akordeak sinpleak eta hunkigarriak diren arren. Amildegira bidean lagun dugun txarangak, beharbada, Nirvanaren cover bat beharko luke X belaunaldia (ber)pizteko...

Begira, bada Nirvanaren cover-ez osatutako gertuko disko bat, Nevermind people; jendeak ez du axola, edo, hobe esanda, jendeari ez zaio axola.

Etsipena.

Dena dago erortzear…

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak