Aupa, aupa!

Erabiltzailearen aurpegia Idoia Etxeberria 2020ko aza. 29a, 00:00

"Aupa, Maurixia!", esaten zion Maurixia Aldeiturriagak bere buruari, ahoz gora. Leon eta Maurixia erromerietan ibiltzen ziren, trikiti doinuak zabaltzen. Eta panderoa astintzen zuen bitartean, bere burua animatzen zuen Maurixiak. Izango zuen animo beharra, emakume gutxi ibiltzen baitzen plazetan sasoi hartan. Ez zegoen ondo ikusia. Beraz, emakume guztion aldarria ere bada "aupa, Maurixia!".

"Aupa, Joxe!", esaten zion Joxe Aranzabalek bere buruari, goizero. Minbiziari aurre egiteko indarra biltzeko. Eta bere esperientziari buruz liburua idazteko adorea ere bildu zuen: Medikuak esan dit minbizia dudala (Elkar, 2005). Egoera berean dauden irakurleek ere "aupa!" esan diezaiotela euren buruari, amore eman gabe.

"Aupa, Ido!", esaten dio Idoia Etxeberriak bere buruari. Erronka bat duenean. Triste dagoenean. Ohetik jaikitzeko gogorik ez duenean. Goienako iritzi artikulua zeri buruz idatzi ez dakienean... Egia esan, egoera askotarako balio du.

Animo beharra dugunean, ezin gara besteek gu animatzeko zain egon. Beraz, aupatu ditzagun geure buruak!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak