Normaltasun berria (II)

Erabiltzailearen aurpegia Idoia Etxeberria 2020ko ira. 20a, 00:00

Pelikuletan, gaizkileek maskara daramate. Baina pelikula goitik behera aldatu da: maskararik ez daramana da orain gaizkilea.

Nire lagun batek maskara galdu zuen. Eta maskara gabe, ezin zen dendara sartu beste maskara bat erostera. Etxera joatea erabaki zuen, lehenbailehen. Oinez joan zen, ezin baitzuen garraio publikoa erabili, maskararik ez zuelako. Segituan konturatu zen gaizkile bati bezala begiratzen ziotela. Okerragoa dena: gaizkile sentitzen zela bera ere. Etxeko giltzak galtzea baino okerragoa zela maskara galtzea. "Joder, nola demontre galdu dut maskara?".

Luzea egin zitzaion etxerako bidea. Aurpegia estaltzeko beharra sentitzen zuen. Inork ez begiratzeko beharra. Biluzik sentitzen zela dio. Galtzerdi bat kendu, eta maskara moduan ipini zezakeela pentsatu zuen. Baina galtzerdiak laburregiak zituen. "Joder, nola jantzi ditut hain galtzerdi laburrak?". Luzea egin zitzaion bidea.

Maskara galtzeak bere beldurrak eta ezinegonak azaleratu zituen. Orain, bi edo hiru maskararekin irteten da kalera, badaezpada. Maskarek ezkutatzen dute bere ezintasuna. Denon ezintasuna, egunero.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak