Itxialdian: Txakur-jabeak egun santu dena kalean. Gainerakoak supermerkatura bakarrik. Baratzera ez. Umeak etxeko sofan saltoka. Komuneko papera agortuta. 600 euroko isunak!
0 fasean: Kirola egiteko edo paseatzeko aukera, ordutegi mugatuarekin. Umeekin ordubete, baina guraso bi batera ez –lo eta bizi bai, baina paseatu ez!–.
1 fasean: 0 fasean bezalatsu, Jaurlaritzaren "zuhurtziari" esker. Aldaketa: 10 lagun bitarteko taldeak, terrazetan. Etxeetan ez. Ordutegi librea, kontsumorako: dendak eta tabernak. Paseatzeko eta mendirako ez, bakarrik joan arren. Kirol-paseo ordutegian, banku batean eseri, eta udaltzainak: "Mugitu, transitoan egon behar duzue!".
2 fasean: Umeak ordubete soilik ateratzetik egun osoa kalean pasatu ahal izatera. Etxera inor gonbidatu ezin ahal izatetik 15 lagun elkartu ahal izatera. Ordutegi zorrotzetik librera. Isunen ordez, gomendioa: saiatu zahartxoen ordutegia errespetatzen. Maskara derrigorrezkoa leku itxietan, baina lasai hartu zerbezatxo bat taberna barruan!