Lehenengo egunetan, erresistentzia. Itsasoa bertan, eta ezin ikustera joan? Txakurrak kalean eta gu ez? Hau gustu txarreko broma bat da. Errebeldia! Lehenengo egunetan, beldurra. Ezinegona. Barre, negar ez egiteagatik. Honek pelikula kutre bat dirudi. Drama surrealista bat. Baina gero, kanpora begiratzeari utzi nion. Albiste katastrofistak irakurtzeari, ulertu nahi izateari. Epaitzeari, borroka egiteari utzi nion. Zorionez, ingurukoak osasuntsu daude. Alferrik pre-okupatuko naiz gerta daitekeenaz: ez dago nire esku.
Momentua bizitzen hasi nintzen: arreta niregan jartzen. Gauza txikietan. Orain eta hemen. Eta bakea sentitzen dut. Bizkar gainetik pisu astun bat kendu banu bezala. Konturatu naiz ez dudala ezer asko behar, pozik egoteko. Kanpoan bilatzen ari nintzena barruan neukan.