Hikalaguna eduki nahi?

Erabiltzailearen aurpegia Idoia Etxeberria 2020ko ots. 9a, 00:00

Oñatin, hitanoa biziberritzeko proiektu batekin gabiltza: Ingo xonau! Batez ere, emakumeei zuzendutako hika suspertzea da asmoa. Izan ere, 50 urtetik beherako zenbatek dakite noka? Banaka batzuek. Ez dakite ez neskek, ez mutilek. Gizonezkoei zuzendutakoa –toka– dezente entzuten da, baina mutilen artean bakarrik.

Ni ikasten ari naiz. Biak –noka eta toka–. Hikalagun taldetxoa daukagu, Donostian –han bizi naiz–. 4-5 elkartzen gara, gehienak oñatiarrak. Astean behin, ordubetez. Bik badakite; beste hirurok ikasten ari gara. Batzuetan, txinera ematen du –txanain, txunai, txak–. Baina ez da zaila. Konturatu orduko, hika ari zara. Sentsazioa ederra da. Konfiantza giroa sortzen da. Konplize bihurtzen zaitu.

Oñatin ere hikalaguna ipiniko dugu abian. Datorren astean, otsailaren 14an. Taldetxoak egingo ditugu: dakitenak, ikasi nahi dutenekin. Bi hilabeteko probatxoa egiteko. Ondoren, afaria: esperientzia-trukea. Neska zein mutil, denak zaudete gonbidatuta! Noka eta toka, biak praktikatzea komeni delako. Aukera polita da. Animatu hari!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak