Olentzeroren oparia izango da etxe batzuetan. Gehienetan, auto-oparia: ezkutuan irekiko den kaxatxoa. Sexua tabua delako oraindik. Gutxi hitz egiten da plazerari buruz – jatearen plazerari buruz bai, noiznahi!–, eta zer esanik ez emakumeon plazerari buruz.
Klitori hitza ablazioaz hitz egiteko erabili izan dute hedabideek. Euskaltzaindiak friki hitza onartu berri du… imajinatzen dituzu Klitori-xurgagailu hitzari buruz eztabaidatzen? Ber(ts)o Saio Erotiko Festiboa egon zen atzo, Donostiako Pandora tabernan. Klitori, koskobil, hankarte, orgasmo eta potota, errimategian. Gaia plazara ateratzen ari da!