Gazteak eta sexua

Erabiltzailearen aurpegia Idoia Etxeberria 2019ko ira. 8a, 00:00

"Gazteek (18-29 urte) aurreko belaunaldiek baino sexu gutxiago daukate". Horixe San Diegoko unibertsitatean (AEB) egin duten ikerketa baten emaitza. Harrigarria irudituko zaizu, akaso. Jo eta su ibiltzen direla, hori pentsatuko duzu. Sekula baino informazio gehiago dutela. Inoizko askatasunik handiena. Eta baita aukera gehiago ere, Internet bidez adibidez –gero eta ohikoagoa delako sarean ligatzea–.

Jean Twenge psikologoaren ikerketako datu bat: bikotekiderik gabeko gazteen kopurua izugarri igo da, eta sexu-praktika jarraituak jaitsi. Gainera, asko gurasoekin bizi dira. Hori bai, bikotekidea dutenek ere denbora gutxiago ematen ei dute maite-jolasetan. Beste lehentasun batzuk dituzte: mugikorra, tableta, telebistako serieak… "Gure garaixan ez geukan telebisiñorik eta… zelabaitt entretenidu bihar!", esan zidan aitonak, arrazoia.

Ikerketaren arabera, gazte batzuek nahiago dute bakarlana; jostailu erotikoekin edo gabe. Komunikatzeko moduarekin ezin asmatu, eta aurrez aurreko sexu jarduerek "pereza" ematen diete. Beldurra ere bai, akoso eta indarkeriakasuengatik. Eta pornoak ere frustrazioa eragiten omen du: eredu hori jarraituta, askok ez dute sexu-harreman gozagarririk.

Horra "sexu-askatasunaren aroa". Usteak erdia ustel.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak