Irribarre egiten duten pertsonak erakargarriak egiten zaizkigu. Gertukoak, sinpatikoak. Irribarrerik egiten ez dutenak, ilunak. Tristeak.
Alabaina, irribarrea ez da beti pozaren adierazle. Beste sentipen batzuk ere ezkuta ditzake. Urduritasuna, beldurra, haserrea. Irribarre mota asko daude. Erdia, osoa. Ironikoa, sarkastikoa. Tristea, alaia. Lotsagabea, lotsatia.
"Egin irribarre kamerari!". Irribarrea benetakoa izan daiteke ala behartua. Artifiziala. Profiden. Michigango Unibertsitatean egin duten ikerketa baten arabera, antzeztutako irribarreak kaltegarriak izan daitezke: etxera iristean, umore petralagoa ei dute irribarre faltsudunek. Kalean uso, etxean otso, dio euskal esaerak.
Benetakoa denean, ordea, irribarrea terapeutikoa da. Bihotzeraino iristen da. Begiak omen dira benetako irribarrearen erakusle: ahoarekin ez ezik begiekin ere irri egitea.
Nolakoak dira hauteskunde kanpainako argazkietako irribarreak? Eta zurea, oraintxe bertan?