Lehenago ere ikusia neukan. Toki berean, modu berean. Niregana gerturatu da, eskean. "Ez da hemen ikusten zaitudan lehen aldia...", esan diot. "Aurrekoan ere eman nizun" esan beharrean. Edo "zuk daukazu muturra" ez esatearren. Eta berak urduri eta defentsiban erantzun dit: "Noizean behin etortzen naiz... Nik ere bizimodua atera beharra daukat, duintasunez!".
Bere maleta hutsik dagoela konturatu naiz. Ez daukala tren-bidaia luze bat egiteko asmorik, alegia. Asko jota, inguruko herriren batera. Dirua eskatzeko aitzakia dela maleta. Duintasuna ematen diona. Euro bat eman diot.
Bere maleta zerekin egongo den beteta. Hori egon naiz pentsatzen. Zein izango den bere historia. Non eta nola biziko den. Zenbat egongo diren bere egoera berean. Eskatzeko ausardiarik ez dutenak