100 urteko gazteak

Erabiltzailearen aurpegia Idoia Etxeberria 2018ko abe. 23a, 00:00

102 urteko emakume australiar batek paraxutean egin du salto. Munduko paraxutista helduena bihurtu da. Irene O'Shea. Bere alaba gaixotasun arraro batekin hil zen, eta ikerketarako dirua biltzeko egin du salto. Ez zen lehen aldia: 100 urterekin egin zuen lehen aldiz. Hurrengoan, beroki sendoagoa jantziko ei du: "Hotz egiten zuen! Bizi banaiz, 105 urterekin berriz".

Julia Hawkins estatubatuarrak ere 102 ditu. Munduko korrikalari helduena ei da. Iaz, marka berria lortu zuen, Louisianako adinekoen lasterketan: 100 metro, 40 segundo baino gutxiagoan. Eta entrenatzen jarraitzen du, etxeko lorategian. 100 urterekin hasi zen antxintxiketan. "Barregarria da: sekula ez dugu geure burua zahar ikusten!", zioen duela gutxi.

100 urteko emakume bat elkarrizketatu dut berriki. Felisa Etxabe azkoitiarra. Bizia, umoretsua. Kontalari aparta. Egunero basotxo bat ardo edaten du, "Mendaroko medikuaren aginduz". Esan zion 80tik aurrera ez duela kalterik egiten. Flora ahizpa bikiak eta biek 101 urte beteko dituzte laster. Errege egunean jaio ziren, "bata amaren zapatan eta bestea aitaren botan!".

Gazte sentitzen diren zaharrak. 100 urtera iristea ez, baina zahar sentitzen diren gazteak ez izatea gure esku dago.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak