Pribilegiatua

Erabiltzailearen aurpegia Idoia Etxeberria 2018ko aza. 18a, 00:00

Saria emango digute. Abbadia saria. Ahozko ondarea jasotzeko egiten dihardugun lanarengatik. 2009an hasi nintzen Ahotsak. eus proiektuan lanean, aitona-amonak elkarrizketatzen. Eta ordutik, pribilegiatua sentitzen naiz.

Bukatu zen etxe eta baserrietako ateak zabalik zeuden sasoia. Transmisioa sutondoan egiten zen garaia. Elkarlana dirua baino garrantzitsuagoa zen aroa.

Pribilegiatua naiz, etxeko ateak parez pare irekitzen dizkidatelako. Ezezaguna izan arren, eskuzabalik hartzen nautelako. Etxekoa sentiarazi. Kafesnea, irribarrea. Tarteka, patxaranen bat.

Pribilegiatua naiz bihotza ireki eta euren bizipenak kontatzen dizkidatelako. Gerrako kontuak, nobio garaikoak, aspaldiko kantuak. Eta jasotako jakintza hori guztien esku ipini dezakedalako. Interneten, teknologia berriak erabilita. Pribilegiatua naiz gure proiektuaren ardatza elkarlana delako. Iruditzen zaidalako ez dugula gure aurrekoen esentzia galdu. Benetan sinesten dugulako guztion artean, guztiontzat leloan. Eta sari hori milaka lagunen lanaren aitortza delako. Auzolanaren emaitza.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak