Joseba Olazabal mendaroarrak ia lau urte daramatza protestan. Lehenengo, ohiko bideetatik. Gero, biolinarekin. Chopin entzuten ari zela bururatu zitzaion ideia: "Nire haserrea bezala in crescendo zihoalako". Azken mohikanoa ere jo izan du. Eta Despacito, autoak polikiago joan daitezen.
Joan zen astean igaro nintzen handik. Eta ez nuen biolin-jolerik ikusi. Ezta protesta kartelik ere. Jakinmina piztu zitzaidan: zer gertatu ote da? Antza denez, Diputaziotik isun potolo bat jarriko diotela jakinarazi diote. Auto gidarien arreta desbideratzea egozten diote. Arriskutsua ei da.
Kartelak kentzea erabaki zuen. Baina ez du etsiko. Protestarekin jarraituko du: "Aulki batean eseriko naiz, sonbrilla batekin, ea hori ere isuna jartzeko modukoa iruditzen zaien!". Hainbat musikariren babesa jaso du: Bilau taldea, Anari, Maddi Oihenart… Duela aste pare bat, kontzertua eman zuten, autobidearen ertzean!
Gustatzen zaizkit protesta baketsuak. Txingurri bakar batek atera dezakeen zarata