Azkar bizi gara

Erabiltzailearen aurpegia Idoia Etxeberria 2018ko ira. 9a, 00:00

Lagun batek poema bat bidali dit. Egilea ezezaguna ei da. Esaten duena, ordea, aski ezaguna. Oporretatik bueltarako aproposa:

Bizitza gure zain izateko zain bizi gara.

Bizitza geldoa da, oso geldoa, eta gu azkar goaz, oso azkar.

Azkar jaten dugu, azkar hitz egiten dugu eta azkar egiten dugu lo.

Eta bien bitartean, bizitzak ez ditu ulertzen denbora espazio estresatu horiek.

Gu korrika ari garen bitartean gertatzen den hori da bizitza.

Momentu perfektuaren zain bizi gara, momentua erabili eta perfektu bihurtu gabe.

Momentu hori, geure buruaz baino gehiago gauza materialez arduratzen garena.

Zain bizi gara lan-eguna amaituta etxera iristeko, zain bizi gara ostirala izateko –asteazkenean zoriontsu ez dena asteburuan ere ez dela izango ahaztuta–.

Zubiak, oporrak, uda iristeko zain bizi gara.

Zerbait pasatzeko zain bizi gara, eta pasatzen den bakarra bizitza da.

Ez gaitezen bizi hurrengo oporren zain. Hauxe da momentua. Orain.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak