FOMO sindromea

Erabiltzailearen aurpegia Idoia Etxeberria 2018ko ots. 18a, 00:00

Beste sindrome bat: FOMO. Psikologo amerikanoek ipini diote izena. Zer den? Sindrome hori dutenek Internet-menpekotasuna dute. Ezin ei dira Internet gabe bizi. Ene… Internet gabe larri nabil ni ere! Lanik ere ezin egin… Sindromea ote daukat?

Sare sozialekin gehiegizko dependentzia dute, antsietatea sortzeraino. Zenbaiti baita depresioa ere. Izan ere, sare sozialetako "gertaera inportanteak" galtzeko beldur dira: Fear Of Missing Out. Horregatik, sare sozialei eguneroko bizitzari baino jaramon gehiago egiten diete. Sare sozialetan gertatzen dena da euren errealitatea. Ba ez… ez daukat sindromea!

Besteen bizitzak haienak baino interesgarriagoak direla, sentsazio hori omen dute FOMOek. Hori eguneroko bizitzan ere gerta daiteke: ingurukoak gu baino zoriontsuagoak direla iruditzea. Baina sare digital erraldoian are gehiago. Eta euren lekua bilatu ezinik dabiltzala dirudi. Nahiko luketen pertsonaia arrakastatsua eraiki ezinik.

Cogito ergo sum. Aspaldi esan zuen Descartesek. "Pentsatzen dut; beraz, banaiz". Orain, berriz, Interneten ez dagoena ez dela existitzen pentsatzen dugu. Lehen Homo Sapiens ginen. Orain, Fomo Sapiens.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak