Porno Eskola

Erabiltzailearen aurpegia Idoia Etxeberria 2018ko urt. 14a, 00:00

Harrituta geratu nintzen. Porno Eskola zabaldu behar zutela Gasteizen. Porno hitza irakurri bezain pronto, hainbat irudi etorri zitzaizkidan burura. Bai, badakizu nolakoak. Eta gogoratu nintzen Gasteizen egin zutela lehen "euskal film pornoa", duela urte batzuk: Marranas con ganas. Euskal Herrian grabatutako lehenengoa, ez baitzuten euskaraz grabatu –gidoia sakona eta luzea izango zen–.

Porno izarrak sortzeko ote? Irakurtzen jarraitu nuen. Pornoak sortutako ereduei kritikoki begiratzea zuen helburu eskolak: heziketa sexualean sakontzea, pornografiari buruzko gida didaktiko bat erabilita. "Konturatu ginen nerabeek sexuarekin zuten lehenengo kontaktua pornoa zela: ikastolan duten heziketa sexualak hutsuneak ditu edo gurasoei galdetzeak lotsa ematen die", zioen Iratxe Gil sexologoak. Txalogarria iruditu zitzaidan.

Ez du hilabete iraun. Itxi egin dute, guraso talde erlijioso baten mehatxuengatik. Euren seme-alabak perbertitu egingo dituzten beldur dira. Edozein umemokok ikus dezake pornoa Interneten. Baina eskoletan horri buruzko hausnarketarik ez, mesedez. Hobe da ezikusiarena egin eta maitasun erromantikoaren ideia elikatzen jarraitzea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak