Oraintxe da izena emateko garaia. Kartelak ikusi ditut kalean. Zenbat udako kanpaleku! Zenbat aukera! Hau inbidia… Haur eta gaztetxoentzat direlako. Jo, eta zergatik ez helduentzat?
Helduentzat atseden-etxeak daude. Yoga, meditazioa. Elikadura osasungarria, erlaxazioa. Garapen pertsonalerako terapia alternatiboak. Eta oso ondo, e. Plan ederrak dira horiek ere. Baina udalekuak ere nahi ditut. Ume sentitzea. Abentura. Zaku lasterketak, altxorraren jolasa. Eta egia da urtetik urtera aukera gehiago daudela. Euskal Herrian, hala ere, ezer gutxi. Bila ibili naiz, eta helduentzat surf kanpamendua bakarrik aurkitu dut, Sopelan. Animatzen olatuak hartzera?