Oporrak buruan, ametsen munduan

Erabiltzailearen aurpegia Idoia Etxeberria 2017ko api. 2a, 00:00

Udaberria. Eguzki printzak. Oporrak kartela agertu zait, buru barruan zintzilik. Eta uda usainarekin batera, hamaika galdera eta aukera. Aste Santurako baino gehiago, aurrera begira.

Emir Kusturicaren herria. Ez da berria. Baina nire arreta erakarri du. Coca Colari eta multinazionalen produktuei boikota egiten dielako. 

"Globalizazioaren kontra" eraiki zuelako herri hori Serbiako zinemagile eta musikariak. Zinema, musika eta artea dituelako ardatz. Tailerrak, kontzertuak. Asmatutako toki bat delako, errealitate bihurtutako amets bat. Drvengrad, egurrezko herria.

Küstendorf bezala ere ezaguna da: kostaldeko herria. Nahiz eta mendi artean egon, Belgradetik 400 kilometrora. Baporezko tren batean irits gaitezke hara, sigi-saga. Kusturicaren Bizitza miraria da (2004) filmean agertzen diren parajeetatik barrena. Filmerako lokalizazio bila zebilela aurkitu baitzuen gero bere bizitoki bihurtuko zena. Egurrezko etxetxoak eraiki zituen, antzokia, hotela…

Ez da izango ez hain idilikoa eta ezta merkea ere. Baina amets egiteko aukera eman dit. Hobe planak presaka eta korrika ez egitea… Korrika egiteko, badaude aukera hobeak: atzo hasi zen Korrika!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak