'Wifi free wifi'

Erabiltzailearen aurpegia Idoia Etxeberria 2017ko urt. 22a, 00:00

Aterpetxera iritsi, eta beti zegoen norbait hitz egiteko prest.

Nongoa zinen jakiteko irrikaz. Nondik zentozen. Nora zindoazen. Ea nahi al zenuen te bero bat, galdetzen zizuten. Hori lehen zen.

Abenturak kontatzen zizkizuten. Bertako berri eman. Gauza bera egiten zenuen zuk. Bidaiari edo mendizaleak libururik ez bazuen esku artean. Horrek esan nahi baitzuen okupatuta zegoela. Hori lehen zen. 

Munduko edozein tokitan gertatzen zen. Irlandan zein Indian. Nikaraguan zein Euskal Herrian. Mendi puntan, berdin. Horrela zen lehen. 

Orain, iristen zara aterpetxera, eta zaila da hitz egiteko prest dagoen norbait aurkitzea. Gehienei bost nondik zatozen. Nora zoazen. Ez dute te beroaren aitzakia behar hizketan jarduteko. 

Orain, badaukate abenturak zeini kontatu. Internetez. Bertako berri ere sarean dute. Bidaiari edo mendizaleak mobila edo tableta izango du esku artean. Eta horrek esan nahiko du okupatuta dagoela. Ia inoiz ez da momentu ona izango hitz egiteko. 

Orain, wifirik gabeko aterpetxeak topatzea ia ezinezkoa da. Munduko edozein tokitan. Baita mendi puntan ere. 

Ez dela berdina wifi free eta free wifi.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak