Bi emakume

Erabiltzailearen aurpegia Idoia Etxeberria 2016ko abe. 11a, 00:00

Bi emakume elkarrizketatu nituen behin.

Egun berean, toki berean. Zahar egoitza batean. Lehenengo bata, gela batean. Ondoren bestea, beste batean. Ez zeukaten elkarren berririk. Baina herri berekoak ziren. Egoitzatik aparteko herri batekoak. Eta egoitza hartako euskaldun bakarretakoak, gainera. Adineko euskaldunen bila bainenbilen ni, kontuak jasotzeko.

Egoitza handia zen. Emakumeetako batek -A deituko diot- denbora gutxi zeraman han. Besteak -B izango da- gehiago. Horregatik ez ziren elkarrekin egon. Ni iritsi arte.

A-k kontatu zidan bere aita gudari ibili zela gerran. Eta lau urte egin zituela kartzelan, herriko batek salatuta. “Gosea pasatu genuen”, esan zidan. Lau ume txikirekin geratu zen ama, bizimodua aurrera atera ezinik. Etxeak eta eskailerak garbitzen. Eta berak laguntzen zion, 9 urterekin.

B-ren familian karlistak ziren. Zaurituta zegoen soldadu bat ezkutatu zuten baserrian. Milizianoek harrapatu zutenean, hil egin zuten. Eta B-ren jertse gorria bandera moduan jarri zuten teilatuan. Ahizpa, berriz, kartzelara eraman zuten, 18 urterekin. “Herriko gudari batek, ezagunak”.

Zer gertatuko zen A-k eta B-k topo egitean? Ezagutuko zuten elkar? Eta ulertu? Ez dut sekula jakin.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak