Hemengo hizkuntzak

Erabiltzailearen aurpegia Idoia Etxeberria 2016ko urr. 30a, 00:00

Ez gara konturatzen. Ez ditugu entzuten. Ez diegu inguruko hizkuntzei erreparatzen. Galdetuko banizu zure herrian zenbat hizkuntza hitz egiten diren, zer erantzungo zenuke? Bost? Hamar? Hamabost?

Unesco Etxearen ikerketa baten arabera, 2008an Hego Euskal Herrian gutxienez 108 hizkuntza hitz egiten ziren. Orain gehiago dira. 2014an Topaguneak hiztegitxoak atera zituen, 50 hizkuntza baino gehiagotan: euskara-urduera, euskara-nepaliera, euskara-wolofera, euskara-bulgariera… Sarean daude: www.hiztegitxoak.eu. Horietako asko Debagoienean jaso zituzten, gainera.

Hizkuntzak jasotzen dihardut azkenaldian. Hizkuntzekin batera, baita ere hiztunen esperientziak. Etorritakoei galdetzen diegu: ea nolatan etorri ziren, hemen nola sentitzen diren, euskarari eta euskaldunei buruz zer pentsatzen duten... Oso aberasgarria ari da izaten. Erantzunak denetarikoak direlako. Topikoak apurtzeko balio duelako. Eta beste mundu ikuskera batzuk ezagutzeko. 

Ez gara konturatzen. Ez ditugu entzuten. Ez diegu inguruko hizkuntzei erreparatzen. Inguruko pertsonei ere ez diegulako behar beste erreparatzen. Ezaguna zaiguna delako erosoena guretzat. Gure munduan jarraitzea. Mundua gurean dagoela jabetu gabe.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak