Minigona debekatua

Erabiltzailearen aurpegia Idoia Etxeberria 2016ko eka. 18a, 00:00

Gure amama, aitaren aldekoa, oso zen tradizionala.

Gure ama minigonarekin joaten zen baserrira, nobio garaian. Eta amama gonatik tiraka aritzen zitzaion. Gona luzatu nahian. Genovevaren arabera, gonak belaunak estali behar zituen. Eta ukalondoek ere estalita egon behar zuten. Eta paparra ere ezin zen bi behatz baino gehiago erakutsi. Apaizak esandakoak ondo ikasita zituen. 

Irratian entzun nuen aurrekoan: minigona eramatea galarazi dutela. Eta eskoteak. Emakumeak ezingo direla edonola jantzita agertu. Italiako berri bat zen. RAI 3 telebista katean hartutako erabakia, emakumezko aurkezleentzat. 

Gure amamak esaten zituenak gogoratu nituen. Eta beste hainbat emakumek kontatutakoak. Ezin zutela bainujantzirik jarri. Ilea horiz tindatzen zuenari puta fama jartzen ziotela. Eta bizikletan ibiltzea ere bekaturako bidea zela.

Eztabaida askoren ondoren hartutako erabakia ei da RAI 3 katekoa. Italiako telebista saio askotan emakumea sexu objektu bihurtu dutelako. Erdi biluzik agertzen delako, gizonaren apaingarri moduan. Eta kontraesana badirudi ere, ados nago erabakiarekin. Apaizek egiten zutena horixe bera baitzen: emakumea haragi zati bat bezala ikusi, menpean har daitekeen tentazioa.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak