Barrutik

Erabiltzailearen aurpegia Idoia Etxeberria 2016ko urt. 24a, 00:00

Barrutik ala kanpotik bizi. Aldea egoten da.

Urte dezente daramatzat Donostian bizitzen. Igaro berri dena urteko egunik onena da donostiar askorentzat: San Sebastian eguna. Hunkitu egiten dira. Danbor hotsek oilo-ipurdia jartzen diete. Sebastianen martxak malkotan jartzen ditu. Eta ni harrituta, begira.

Lata ederra iruditzen zitzaidan. 24 orduz danborra jotzen. Ez zidaten lorik egiten uzten. Isildu behingoz, aspergarriok! Parrandara atera beste erremediorik ez nuen izaten. Eta tabernetan ere danbor doinu berak. Behin eta berriz. Astunak! Atera beste trago bat. Leher eginda iristeko etxera. Elefante maratoi batek ere ez iratzartzeko moduan. Eta hurrengo egunean lanera. Kauen Sebastian.

Beti esaten nuen: ez da posible. Honek barrutik bizita desberdina izan behar du. Derrigor. Egunen batean probatu behar dut. Eta aurten izan da. Jai hartu dut lanean. Bai, danborrada batean hartu dut parte. 60 emakume ginen. Makilak hautsi beharrean denok. Oso giro ederra sortu zen. Disfrutatu egin nuen. Malkorik ez, baina uneren batean emozionatu ere egin nintzen. Aupa Sebastian.

Barrutik ala kanpotik bizi. Alde ederra dago. Zuritik beltzerakoa, batzuetan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak