Raka-raka-raka

Erabiltzailearen aurpegia Idoia Etxeberria 2015ko aza. 15a, 00:00

Zein da asmakuntzarik onena? Adineko emakumeek zalantza gutxi izaten dute: labadoria, garbigailua.

"Zuek ez dakizue zer den arropa eskuz garbitzea. Raka-raka-raka". Egia da. Eskuz eta ur hotzarekin. Negu minean. Orduak egiten zituzten langintza horretan. Errekan zenean, hankak ere uretan sartuta. Guk ez dakigu zer den hori, ez. 

Hainbat soziologoren ustez, garbigailuak egin zuen posible Iraultza Feminista. Garbigailuak eta antisorgailuek. Emakumeek denbora izan zuten, behingoan, beste zeregin batzuetarako. 

Garbigailua gizonezkoek asmatu zuten. Emakumeek asmatuko zuketen, beharbada, denbora –eta dirua, lotuta daude– izan balute. 

Hori bai, plater garbigailua emakume batek asmatu zuen. Josephine Cochrane estatubatuarrak. Aberatsa zen. Ingeniari baten alaba. Eta bitxia da: bere asmoa ez zen emakumeei lana erraztea. XVII. mendeko bere baxera txinatarra zaintzea baizik. 

Kokoteraino ei zegoen, zerbitzariek beti luxuzko piezaren bat apurtzen ziotelako. Garbigailua martxan jarri dut. Eta burua bueltaka hasi zait. Raka-raka-raka. Hala, gogoetatxo hau idazteko denbora eman dit.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak