Planeta elikatzen

Erabiltzailearen aurpegia Idoia Etxeberria 2015ko eka. 8a, 09:17

Bilbon McDonald’s kendu dutela esan zidan lagun batek. Ez zeukala arrakastarik.

Logikoa iruditu zitzaidan. Eta pozgarria.

Donostian Burger King jarriko dutela jakin dut aste honetan. McDonald’s-en parez pare. Non, eta Kutxa Boulevard aretoan. 450 metro koadro, hiru solairu. 25 erakusketa antolatzen zituzten urtero. Interesgarriak, debalde. Banuen joateko ohitura. Saldu egin dute.

Protestarik ez da egon, nik dakidala. Milanen bai. McDonald’s kateak harrotu ditu hautsak. Planeta elikatu. Bizitzarako energia du goiburua nazioarteko Expo 2015 erakusketa erraldoiak. Eta pabiloietako bat pailazoarena da. Bazkalorduan jende gehien erakartzen duena, gainerakoak garesti irudituta.

Interneten begiratu dut. 24 McDonald’s daude Euskal Herrian. Eta 15 Burger King baino gehiago. Ez dut Bilboko itxieraren albisterik aurkitu... baina bai Abadiñoko berri. 

2013ko abenduan manifestazioa egin zuten, bi multinazional horien kontra. Biek saltokiak jarri nahi zituztelako han. Leloa: Zabor janik ez. Zabor kontraturik ez. Alferrik. Ireki egin zituzten.

Arrakasta izango ote dute? Ez dakit jakin nahi dudan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak