Ba ez. Orain, umeek nahiago dituzte Monster High eta Bratz. Eta ezin esan neurri errealak dituztenik: bi hankapalo. Hauek ez dira Barbie bezain printzesa. Urbanoagoak dira, itxuraz errebeldeagoak. Bestela, molde berekoak. Sudur txikia, begi handiak. Gerri estua, minigona eta takoiak. Munstroak ere argalak... marka da gero! Gainera, Monster High panpinak ere Mattel etxearenak dira. Alde batetik galdutakoa beste aldetik irabaziko dutela, alegia.
Hezur-haragizko Barbie bat. Bederatzi urteko Kristina Pimenova. Hiru urte zituenetik posatzen dabilen modelo errusiarra. Zeresana eman du azkenaldian. Berak eta bere gurasoek. Ilehoria da, begi urdinak ditu. Hanka luze meheak. Eta bi milioi jarraitzaile Facebooken. Mundua ez da aldatu. Eta munstroak ere ez.