Ikerketak ikertzen

Erabiltzailearen aurpegia Idoia Etxeberria 2014ko abe. 8a, 00:00

Duela gutxi, irratian entzuna: laborategiko xaguek gehiago sufritzen dute emakumeen eskuetan gizonezkoekin baino.

Hau ere irratian, handik gutxira: ardura postuetan dauden emakumeek depresiorako joera handiagoa dute gizonezkoek baino. Gehiegitxo izan zen. Zer da hau, emakumeak lan mundutik botatzeko konplota?

Interneten hasi nintzen bila. Eta konturatu nintzen nahi zutena nabarmendu zutela. Deigarriena. Xaguen ikerketa: gizonezkoekin xaguak gehiago estresatzen dira, alerta egoeran jartzen dira; emakumezkoekin lasaiago daude, baina gero min handiagoa sentitzen dute. Zer da okerragoa, estresa ala mina? Zein da ikerketaren helburua? Ez dut ulertzen. 

Bigarren ikerketa: AEBetako bi emakumek egindakoa da. Eta emakumearen egoera salatzea du helburu! Zergatik deprimitzen dira emakumeak? Ez dutelako gizonezkoen baldintza beretan lan egiten. Presio ikaragarria dute. Hainbat esterotipori egin behar diete aurre. Irratian entzundakoaren berdin-berdina, alegia.

Hiru pertsonatik batek estresa du, beste ikerketa batek dioenez. Niri informazio distortsioak egundoko estresa eragiten dit. Zuri ere bai? Egin dezagun ikerketa bat!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak