Nondik begiratzen den

Erabiltzailearen aurpegia Idoia Etxeberria 2014ko mai. 26a, 00:00

Oporretara joan dira. Hiru egunetan euria egin die. Beste hiru egunetan eguzkia.

Bueltan, ohiko galdera: "Ze moduzko eguraldia?". Batek: "Bueno, ba ez oso ona: hiru egunetan euria". Eta besteak: "Joe, ba nahiko ona: hiru egunetan eguzkia". Nondik begiratzen den. 

Egunkaria irakurtzean ere gauza bera gertatzen da. Albiste txarrak barra-barra topa ditzakegu. Eta jota gera gaitezke. Baina posible da albiste onei erreparatzea ere. Eta ilusioa piztea. Nire lagun bati horixe gertatu zaio. Emakume berritsuek bizitza luzeagoa dutela irakurri zuen. Asko hitz egitea oso osasungarria dela. Psikiatra andaluz batek esana, Luis Rojas Marcosek. 

Eta poz-pozik dago: "Orain trankil egin neike berba, gura doten dana!". Lehen ere ez zen mozten. Baina orain ba lasaiago. Hitz bakoitzarekin arnasberritu egingo balitz bezalaxe. Eta berri ona zabaltzen ari da. Batez ere barriketatsuen artean. Ez dakit asko hitz egiteak bizitza luzatuko dion ala ez. Baina bizipoz horrekin bizitza kalitate hobea izango du, hori seguru.

Hitz egitea gustatzen bazaizu, zorionak! Eta bestela lasai, isiltasunak ere izango du abantailaren bat. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak