Txipa aldatzea

Erabiltzailearen aurpegia Idoia Etxeberria 2014ko mar. 15a, 12:00

Aldatu txipa, esaten didate. Igo zaitez teknologia berrien trenera. Baina nik obsesio txiki bat daukat. 'The Net' pelikula ikusi nuenetik.

Bai, horixe bera, Sandra Bullockena. Hamaika aldiz bota dute telebistan. Badaramatzat urte batzuk obsesio horrekin: kontrolatua izatearen beldurra. Atera kontuak, pelikula 1995ekoa da. Eta zinean ikusi nuen.  

Horregatik ez nuen mobilik nahi. Inola ere ez. Baina badaukat mobila. Aspalditik, gainera. Lokalizagarri nago. Nagoen tokian nagoela ere. Eta e-maila ere badaukat. Aparteko burujanik gabe egin nuen e-maila. Baina nire mezu eta argazkiak CIAren esku egongo dira. Zureekin batera. Eta orain… wasapa. Kontrol gehiago ez, faborez. Baina… hor ere eroriko naiz.

Etorkizunean, denoi azal azpian txipa jarriko digute. Hori esan zidan behin igarle batek. Eta baliteke arrazoia izatea. Baina okerrena da guk geuk jarriko ditugula. Motorolakoek asmatutakoak, adibidez; Interneten eta mobiletan pasahitzak erabili ordez, hauxe proposatu dute: tatuaje eta pilula elektronikoak erabiltzea. Bi aukera: txipa azalean ala txipa urdailean.

Laster txipa aldatzera joango gara. Dendara. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak