Oparitu maitasuna

Erabiltzailearen aurpegia Idoia Etxeberria 2014ko ots. 14a, 11:07

Txokolatezko bihotzak. Arrosa gorriak. Dir-dir egiten duten bitxiak. Erakutsi zure maitasuna. Gaur da eguna. Ez zaudela maiteminduta? Berdin du eta. Erostea da kontua.

Detailetxoa egitea norbaiti. Banandu berri denari. Gaixo dagoen horri. Beti hor dagoen lankideari. Bizilagunaren txakurrari. Hori izan da Gasteizko dendek zabaldutako mezua. Oparitu maitasuna. Gaur da eguna.

Detailetxoa 20 eurotik gorakoa baldin bada, Gasteizen showa opari. Esmokinez edo  kupidoz jantzitako tipo bat joango da oparia eramatera. Etxera, lantokira. Zuk nahi duzun tokira. Kupido bere fardelarekin. Dantzan eta geziak jaurtitzen. Inauteriak, aurreratuta. Ez al da erromantikoa? Norbaiti putakeria egin nahi badiozu, gaur da eguna. Oparitu maitasuna.

Txapelketa bat ere egingo dute Gasteizen gaur: musu txapelketa. Ondo irakurri duzu, ez da mus txapelketa. Musu onenek saria izango dute. Madrilen, Bartzelonan, Valladoliden eta Gasteizen. 400 bikotetik gora, elkar musukatzen. Plantak egiten. Telebista kameren aurrean. Guinnessa Japoniako bikote batek dauka: 57 ordu, ezpainak pega-pega eginda. Erakutsi zure maitasuna. Gaur da eguna.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak