"Olatuak eta gu"

Erabiltzailearen aurpegia Idoia Etxeberria 2013ko abe. 9a, 01:00

Olatu handiak beldurgarriak dira. Inor gutxi gerturatzen da haiengana.

Zaratatsuak dira, harroak. Borrokarako prest. Gandorra igota beti. 

Olatu txikiak oharkabean pasatzen dira. Denak dira hain berdinak… Isilak, xumeak. Siesta usainekoak. Bareak. 

Badira bestelako olatuak ere. Orain txinpartatsu orain lasaieran, itsasoari kolore berezia ematen diotenak. Alaiak dira, ez arranditsuak. Sorpresaz beteak. Jolaserako gertu daude.

Gu ere olatuak lakotxeak gara. 

Batzuetan harkaitza jotzen dugu. Erasokor, amorruz. Nahiz eta badakigun ez dela apurtuko.

Besteetan erdi hilak dirudigu. Ilusioa galduta. Astiro goaz, isilik. Inoiz inor ito ez bagenu bezala. Edo gainerako olatuen beldur. Ez dugu nabarmendu nahi.

Baina gai gara inguruko denak zipriztintzeko ere. 

Gure ilusioarekin, bizipozarekin.

Halakoetan, itsasoak ere gurekin batera egiten du dardar

Eta hori gozamena da!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak