Oso gazteak direlako. Footing egitea gustatzen zaielako. Eskatu egiten dutelako. Eta orain, jada ez direlako moja. Vaticanoak kongregazioa desegin zien. "Diziplina eklesiastikoa urratzeagatik". Antza denez, beste kongregazio bat utzi zuten, eurena sortzeko.
AEBetako mojen kontra ere egin du Vaticanoak. Kondoiarekin eta homosexualitatearekin jarrera malguegia dutelako. "Feminismo erradikala". Eliza kutsatzen ari dela esan du Francisco Aita Santuak. Bilera egin dute mojekin, haiek berbideratzeko. Apaiz pederastekin gauza bera egiten dute?
Bada hedabideetan bolo-bolo dabilen beste moja bat. Teresa Forcades katalana. Medikua da. Ezkertiarra. Konpainia farmazeutikoak gogor kritikatzen ditu. Abortua eta sexu askatasuna defendatzen ditu. Feminista da, eta antikapitalista. M-11ko gazteekin bat dator. Greba orokor mugagaberako deia egin zuen. Murrizketen kontra dago. Eta Kataluniaren independentziaren alde. Zer esango dute Vaticanoan?
Forcadesek herri hautagaitza bat bultzatu du, Arcadi Oliveres ekonomialariarekin batera. Eta Oliveres Arrasatera dator, maiatzaren 27an. Zeresana ematea espero dut.