"Mugak"

Erabiltzailearen aurpegia Idoia Etxeberria 2013ko mar. 26a, 01:00

Baarle hiria erdibituta dago. Alde bat Belgikarena da eta bestea Herbehereena.

Muga hiriaren erdi-erdian dago. Gurutze zuriekin markatutako baldosak daude espaloietan. Baarletarrek parranda mugaren alde batean hasten dute, eta bestaldean amaitu. Belgikan tabernak beranduago ixten dituztelako. Ondoko tabernara joan eta listo. 

Ez da hain zaila aldi berean bi estatutan egotea. Aski da hanka bakoitza batean jartzea. Egia esan, edozein tokitan jartzen dituzte mugak. Baita itsasoaren erdian ere. Munduko mugarik altuena, adibidez, Everesteko gailurrean dago. Alde bat Txinarena da eta bestea Nepalena.

Hain urruti joan gabe. San Prudentzion bada baserri bat bi herrirena dena. Mugarria sukaldearen parean dute. Bazkaria Bergaran prestatzen dute. Bazkaldu, berriz, Oñatin. Orain Bergaran, orain Oñatin. Pentsa, egin dezakezu lo hankak herri batean dituzula eta burua beste batean!

Badira herri batean jaio eta beste batean hil direnak ere. Etxetik mugitu gabe. Elgetan jaio eta Bergaran hil. Angiozar eta Ubera auzoak 1927tik Bergarakoak dira. Baina beraiek nongoak sentitzen dira? Eta 200 urte barru? Muga fisikoek sarri muga psikologikoak dakartzate. Sentimenduetan eragiten dute. Nongoak garen. Zer garen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak