Ez naiz ona sukaldean. Ez dakit plantxatzen. Ez naiz eredugarria.
Ez dut kirolik egiten. Ez zait futbola gustatzen. Ez naiz eredugarria.
Ez naiz makilatzen. Ez naiz orrazten. Ez naiz eredugarria.
Ez ditut bizitzako bost pausoak jarraitu. Bikote finkoa. Lan finkoa. Etxea erosi. Ezkondu. Eta umeak. Ez naiz eredugarria.
Ez dut etxea garbi edukitzen. Ez naiz ordenatua. Ez naiz eredugarria.
Ez daukat facebookik. Ez daukat whatsapik. Ez naiz eredugarria.
Ez zait arropa erostea gustatzen. Niri modak bost. Ala lau. Ez naiz eredugarria.
Ez naiz esanekoa. Esaten didatenaren kontrakoa egitea gustatzen zait. Ez naiz eredugarria.
Ez dut ezer eredugarriak direnen kontra. Inbidia ematen didate. Zoriontsuak baldin badira, bejondeiela.
Batzuk nahi gabe dira eredugarriak. Beste batzuek, berriz, egundokoak eta bi eginda ere ez dute lortzen.
Ez naiz eredugarria. Eta zenbaitetan gaizki sentitzen naiz horregatik. Baina normalean ez. Nire ereduak beste batzuk direlako. Ez hain eredugarriak.