BEZaren igoerak askorik inporta gabe. 2004ko tsunamiak Thailandian harrapatutako familia baten gorabeherak kontatzen ditu filmak. Benetako gertaeretan oinarrituta.
Pelikula espainola da. Baina Hollywooden estilora egina. Drama, intriga. Efektu berezi mordoa. Lehen lau egunetan, 1,4 milioi ikusle.
Apocalypse ingelesa da. Bi orduko telesaila. Britainia Handian 2,5 milioi pertsonak ikusi dute. Steve Brosnan gazteari munduaren akabera iritsi dela sinestarazten diote. Hipnosia eta gezurrak erabilita. El Show de Truman bezalakoa da. Diferentzia batekin: hau benetan gertatua da.
Derren Brown mentalista britainiarra izan zen arduraduna. 200 laguneko taldea zuen. Zientzialariak, aktoreak. Hackerrak, psikologoak. Mutil gazteari meteorito batek lurra jo zuela sinestarazi zioten. 48 orduz kirioak dantzan eduki zuten.
Brosnan nagia eta gaizki hezia zela diote. Hura pertsona hobea bihurtzea zela helburua. Hunkibera eta ekintzailea. Beraiek pertsona onak direla pentsatuko dute.
Geureak ahazteko, beste batzuen miseriekin gozatzen dugu. Gero eta apokaliptikoagoa, hobeto.