"Ezkertiarrak eta eskumakoak"

Erabiltzailearen aurpegia Idoia Etxeberria 2012ko irailaren 25a

Batzuetan iruditzen zait jada ez dagoela alderik bataren eta bestearen artean.

Botoa emateko orduan bakarrik igartzen dela. Zerk ezberdintzen ditu ezkerrekoak eta eskumakoak, eguneroko bizimoduan? Lantegian elkarren ondoan. Tabernan, zineman, supermerkatuan ere bai. Batzuek dotore jantzita, besteak informalago. Baina denok gaude ongizatearen gizartean. Eta norberaren ongizatea da inportanteena, noski.  

Pantaila lauko telebista, besteak asko okupatzen du ta. Eskuko telefonoa, Whats-Apparekin. Furgoneta, ondo ekipatuta. Egun-pasa, zentro komertzialera. Ezkontzen bagara, ez dadila langostarik falta. Erregeak eta Olentzero, biak badaezpada. Altzariak erostera, Ikeara; aspertutakoan aldatuko ditugu. Arropa, markakoa bada hobe; kalerako zein mendirako. Autopista ostia hori... baina lehenago iritsiko gara!

Zein zaila den koherentea izatea. Predikatzen dugun hori egitea. Gurpil zorotik ateratzeko ahalegin handia egin behar delako. Baita erabaki txikienetan ere. Hori bai, badaude erdi koherenteak diren batzuk. Handitzen naizenean, horiek bezalakoa izan nahi dut.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak