"Pertierraren misterioa"

Erabiltzailearen aurpegia Idoia Etxeberria 2012ko abu. 21a, 02:00

Transmedia nobela idazteko eskatu zioten Fernando Marias idazle bilbotarrari. 

Berak ez zekien zer zen hori. Baina erronka onartu zuen. Paperaren osagarri bihurtu zuen Internet. El silencio se mueve (2010) nobelan, Pertierra aita-semeen harremana kontatu zuen. 

Joaquin Pertierra marrazkilaria zen, frankismoak ahanzturara kondenatua. Semeak haren komiki bat aurkitu du, autobiografikoa; egia ote han dioena? 

Komikia nobelaren barruan dator. Javier Olivares marrazkilariari eskatu zioten egiteko. Hiru baldintza jarrita: berea ez zen estiloan marraztea, ez sinatzea eta Pertierrari buruzko blog bat elikatzea (el enigma Pertierra, haren ustezko ilustrazioekin, ibilerekin…). 

Onartu egin zuen. Eta leporaino sartu da pertsonaiaren larruan. Obsesio bihurtzeraino. Asmatutako liburu-azalak sareratzen jarraitzen du. Suitzako bildumagile aberats batek dirutza eskaini du horietako bat lortzeko. Beste batek Pertierra 68ko maiatzean Parisen ezagutu zuela dio. Abeslari batek, berriz, harekin maitasun istorio bat izan zuela… 

Sormenak ez du hesirik. Sarea ez da fidatzekoa. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak