Azken eguna balitz bezala. Erraza da esatea. Baina egitea ez hainbeste. Bonnie Ware erizaina da, eta gaixo terminalekin egiten du lan Australiako ospitale batean. Bertako gaixoak elkarrizketatu ditu. Damurik baduten galdetu die. Zer egingo luketen bizitzak beste aukera bat emango balie.
Gaixo askok antzeko erantzunak eman dituzte. 1. Benetan nahi zutena egin ez izanaz damutzen dira, besteek espero zutena egiteaz. 2. Uste dute ez direla gai izan beraien sentimenduak behar bezala esplikatzeko. 3. Damu dira lan gehiegi egin izanaz, eta inporta zaien pertsonekin gutxiegi egon izanaz. 4. Zoriontsuagoak izan zitezkeela diote.
Ez dira egindakoaz damutzen, egin ez zutenaz baizik. "Bizitzan egiten dugun denak, onak zein txarrak, zerbait ikasten laguntzen digu", dio Warek. Regrets of the dying liburuan bildu ditu hilzorian daudenen kexuak. Eta espero du liburuak jendeari "gauzak gaur egiten laguntzea, biharko utzi gabe, gero damurik ez izateko".
Laburtuta: oraintxe da bizitza bizitzeko momentua. Zerbait egiteko gogoa baduzu, egin ezazu! Ahal bada, gaur bertan.