"Ezin kexatu"

Erabiltzailearen aurpegia Idoia Etxeberria 2012ko mai. 3a, 02:00

Bizi gaitezke kexatu gabe?

21 egunean kexatu gabe eta kritikarik egin gabe egotea proposatzen du Will Bowen estatubatuarrak. Eskumuturreko more bat jartzea, "Kexurik gabeko mundua" dioena; ahoz gora kexatuz gero (pentsamenduz libre da) pultsera eskuz aldatu behar da, eta zerotik kontatzen hasi. Horrela 21 egunera iritsi arte. 

Zenbat egun ez, zenbat minutu iraun dezakezu? Gaur zazpi aldiz kexatu naiz. Hanka ohetik ateratzeko; berandu nenbilelako; lanerako bidean bost kamioi tokatu zaizkidalako; euria ari zuelako; irratian politikoen txepelkeriak entzun ditudalako; aparkatzeko tokirik ez zegoelako; kolpe txoro bat hartu dudalako. Eta hamarrak bakarrik dira, joder! Zortzigarrena.

2006tik sei milioi pertsonak probatu ei dute, AEBetan. Gutxien kexatzen zirenak egunean hogei aldiz kexatzen ziren. Eta trebeenak bost hilabete behar izan omen ditu erronka gainditzeko. Diotenez, lortzen duena zoriontsuago bizi da: bizipoz handiagoa du, gaixotasun gutxiago, harreman hobeak… eta gutxiago kexatzeko-kritikatzeko beharra (ahoz zein pentsamenduz).

Ideia ona da. Baina batzuetan kexatzea beharrezkoa da: askotan ez gara kexatzen alda ditzakegun gauzez, ezta kexatu behar dugun tokian ere! Bederatzigarrena.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak