"Zenbat urte dituzu?"

Erabiltzailearen aurpegia Idoia Etxeberria 2012ko mar. 26a, 17:00

Erantzun errazeko galdera dirudi.

Baina ba al zenekien adin kronologikoaz aparte, adin biologikoa ere badugula? Bai, bai. Ikerketa egin dute 100 urteko zahartxoekin, eta batzuek 30 urteko adin biologikoa dutela ikusi dute! Denok ez gara berdin zahartzen, hori argi dago.  

Zeren araberakoa den? Genetika hor dago, eta norberaren bizimodua ere inportantea da (elikadura, ariketa fisikoa, kutsadura...). Estresak, adibidez, piloa zahartzen du; lanerako bizi garela kontuan izanda, beti presaka... ejem.

Antza denez, analisi batzuk eginda, posible da bakoitzaren adin biologikoa jakitea. Baina, pentsatzen jarrita, igual hobeto ez jakitea, ala? Zer egin, esaten badizute 30 urterekin 70 urteko adin biologikoa duzula? Edo 100ekoa! Zulora zoaz zuzenean, sustoarekin.

Horrek adin psikologikoa pikutara bidal dezake. Adin psikologikoa ere badugulako, bai: bizitzaren aurrean dugun jarrera da. Norbera nola sentitzen den. Beti gazte ala adina baino lehen zahartuta, onenak emanda dituzula pentsatzen. Batzuk gazte-gazterik zahartzen dira: "Ez daukagu horrelako gauzak egiteko adinik!". Bizipozak ez dakit bizitza luzatzen duen ala ez, baina hobeto bizitzen behintzat laguntzen du. 

Zenbat urte dituzu? Pufa… auskalo!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak