"Iberdrola eta mantak"

Erabiltzailearen aurpegia Idoia Etxeberria 2012ko ots. 27a, 01:00

Hotzak akatzen daudelako egin dute protesta Valentziako ikasleek.

Mantekin joan behar dutelako institutura. Komuneko paperik ere ez dutelako. Horregatik atera dira kalera. Baldintza duinetan ikasi nahi dute. Eta majo egurtu dituzte.

Euskal Herrian, Bilboko Iberdrola dorrea izan da albiste. 200 milioi euroko eraikinaren inaugurazioa. Krisi garaian hainbesteko dirutza gastatzea kritikatu dute batzuek. Espainiako errege-erreginen bisita beste batzuek. Garoñako zentral nuklearraren kontra ere egin dute protesta, dorrearen aurrean.

Iberdrola %3,5 hazi da 2011n. Aurreko urteetan baino gehiago. Nola ez, argiaren prezioa nola igo duten ikusita. Horrela edonork egin dezake abangoardiako gaztelua. Eta, hara non, eraikina saritu egingo ei dute laster: Leed Platino saria. Ekologikoa omen delako. Energia aurrezteko dagoelako diseinatuta. Ederra adar-jotzea: beste guztiek gastatu, eta beraiek aurreztu!

Martxa honetan etxean mantak erabili beharko ditugu denok, berogailua piztu ordez. Eta kalera atera beharko dugu, protesta egitera. Baldintza duinetan bizitzeko. Komuneko paperik gabe geratu aurretik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak