"iPhone bat nahi nuen"

Erabiltzailearen aurpegia Idoia Etxeberria 2012ko urt. 24a, 16:00

Irratian iPhone telefonoari buruz ari ziren.

Laster denok izango dugula bana. Probatu duenak ez duela besterik nahi. Eta tertuliakide batek sare sozialetan gertatu den fenomenoa aipatu zuen: gaztetxo askok ez zuten Santa Clausi eskatutako iPhona jaso, eta sarean partekatu zuten beraien haserrea. Lau orduren buruan, ehunka ziren kexu mezuak. "Fuck you mom and dad for not getting me an iPhone" bezalako esaldiak. Santa, Gabonak eta gurasoak, denak pikutara bidaltzen. Eta tipo batek (Jonathan Mann) abesti bat egin zuen mezu horiekin. Arrakasta handia izan du: I wanted an iPhone.

"Ze irakurketa egin dezakegu?", galdetu zuen tertuliakideak. Eta berak erantzun: sarearen indarra sekulakoa dela. Munduko toki askotako jendea batzeko ahalmena duela, oso denbora gutxian. Gauza on moduan esan zuen hori. Gazteok mundua salbatzeko elkartu balira bezala. Eta listo, gaia aldatu zuten. Hausnarketa sakona benetan.

Interneten begiratu dut: Jonathan Mann hori ez da nerabe bat, uste nuenaren kontra. Eta egin duen abestiak gizartearen norabidea salatzeko balio du. Pentsarazteko. Eskerrak.

Lehen, gurasoei errespetu handia zitzaien. Beldurra ere bai batzuetan. Orain, ordea, seme-alaben haserrearen beldur dira guraso asko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak