Walkie-talkieak ematen zuten. Zapatafonoak.
Akordatzen argazkiak errebelatu egiten ziren garaiaz? Dendara eraman eta zain-zain... ze sorpresa politak! Batzuetan, ze beste batzuetan borroso edo burua moztuta, meka...
Akordatzen idazteko makinarekin? Egiten zuen zaratarekin? Tinta urdina eta gorria, tekla okerra zapalduz gero, akabo! Nola demontre disimulatu hori? Tipp-Ex likidoarekin ere nahiko lan!
Akordatzen zuri-beltzeko telebistarekin? Bruja aberia koloretan ikustea nolako aurrerapena izan zen? Kitt kotxe fantastikoa katxarro zahar bat iruditzen zaigu orain!
Akordatzen lehenengo ordenagailuekin? Ze astunak eta geldoak ziren? Eta nola kristo erabili asmatu ezinik, Logo, Basic... programa informatiko txotxolo haiekin. Eta akordatzen Internet agertu zenean? Mesfidantzaz, guk zertarako behar dugu hori?
Akordatzen klariona karratuekin, biniloekin, disketeekin...? Akordatzen bazara, ez du esan nahi zaharra zarenik, bai zera! Esan nahi du bizitza asko aldatu dela denbora gutxian. Laster esango dugu: akordatzen telefono kabinekin? Akordatzen DVDekin?
Akordatzen...