"Opor osteko sindromea"

Erabiltzailearen aurpegia Idoia Etxeberria 2011ko ira. 13a, 02:00

Betiko kontua, urte sasoi honetan: Opor osteko sindromea gora eta behera.

Bi orriko erreportajeak egunkarietan. Zein gogorra den lanera bueltatzea, estresa, depresioa. Lanik ez izatea traumatikoagoa izango da ba!

Oso modan dagoen beste hitz bat: egokitzapena. Ume txikiek egokitzapen aldia egin behar dute haurtzaindegietan. Lehen egunetan ordu erdi egiten dute bertan, hurrengo egunetan ordubete, gero bi ordu... eta horrela, umeak erabat egokitu arte. Izan ere, bestela traumatizatu egingo dira, gaixoak. Jakin nahiko nuke nork eta zeren arabera erabaki duen hori. Gure garaian ez zen halako txorakeriarik, eta ez dugu trastorno larririk, ala?

Gurasoen lantokietan, ordea, gehienetan ez da izaten ordutegia egokitzeko aukerarik. Malgutasuna falta da. Eta haurtzaindegira bueltaka ibil daitezkeen aitona-amonarik ez badute, ez daukate beste erremediorik oporretatik egun batzuk hartzea baino. Bi aste igual. Hori bai dela sindromea sortzeko modukoa: Inuxente sindromea.

Oporretatik bueltan guk ere egingo genuke aste batean bi ordu lan, hurrengoan lau, gero sei… egokitzen joateko. Ikerketa egin dezatela, igual hori izango da-eta gure traumen iturria.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak