Idoia Etxeberria: "Ez entzuteko aparailua"

Erabiltzailearen aurpegia Idoia Etxeberria 2011ko api. 13a, 02:00

Aldamenean duzunaren zaratak entzutea galarazten duen aparailua asmatu omen dute.

Lagun batek esan zidan. Egunkarietako erredakzioetan erabiltzeko ei dago pentsatua. Kazetariek erreportajeak lasai idatz ditzaten, nahiz eta ondoan bata telefonoz aritu, bestea irratian albisteak entzuten eta parekoa txistuka. Jartzen duzu traste hori mahai gainean, eta listo. 

Ondokoaren zurrungak ez entzuteko ere balioko ote du, mesanotxean ipinita? Beheko zakurraren zaunkak, goiko koltxoiaren ñir-ñir hotsak, ume ahozabalen negarrak. Amaren errieta parrandatik bueltan… hori mundiala litzateke!

Dena den, ez dago puntako teknologiaren beharrik jendez inguratuta egon eta bakarrik sentitzeko. Gero eta errazagoa da hori.

Zer izango da hurrengo asmatuko dutena? Ikusi nahi ez duguna ez ikusteko tramankuluren bat? Ez-ikusiarena egin beharrik ez izateko? Pentsa, hondartzan sardinak latan bezala egon, baina sentsazioa izatea uharte basati batean zaudela. Bide batez, usain txarrak xurgatzen dituen tresna ere asma dezatela... Mundu perfektua!

Egia esan, aspaldi kontatu zidan aparailu horrena. Eta zalantza txiki bat sortu zait: ez zen ba Inuzente Egunean izango?

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak