Idoia Etxeberria: "Abiadura moteldu"

Erabiltzailearen aurpegia Idoia Etxeberria 2011ko mar. 15a, 01:00

Egundoko autobideak egiten dituzte. 300 zaldiko potentzia duten autoak. Abiadura Handiko Trenak.

Eta gero, zer eta ezin dela orduko 110 km/h baino gehiagora joan. Energia aurrezteko? Ja. Betikoen poltsikoak husteko bai! Argiaren prezioa ere energia aurrezteko igoko zuten, seguru.

Energia aurrezteko badaude modu eraginkorragoak. Zer iruditzen bakarka joan beharrean autoa konpartitzea? Ala gutxiago kontsumitzen eta kutsatzen duten autoak egitea? A, bai, egia, horretan ari ei dira! Auto elektrikoa izango omen da etorkizuna. Zituzten akatsak oraintxe konponduko dizkiete. Petrolioa urritzen ari denean, hain justu. Kasualitatea?

1911n, etxeko bonbillek 2.500 ordu irauten zuten piztuta; ehun urte geroago, erdia. Lehen auto elektrikoa 1830eko hamarkadan asmatu zuten. Hortik atera kontuak! Milaka modelo daude patentatuta. Eta merkatuan? Seriean egindako munduko lehen auto elektrikoa puntuan kaleratu dute: zein preziotan?

Auto elektrikoen erabilera zabaltzeko, Jaurlaritzak Petronor eta Mercedes enpresekin du egina akordioa. Petrolio-enpresak jarriko du bateriak kargatzeko azpiegitura. Prezioa ere bai, noski. Abiadura moteldu? Gure neuronen abiadura moteldu nahi dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak