Idoia Etxeberria: "Plastikozko bizitza"

Erabiltzailearen aurpegia Idoia Etxeberria 2011ko ots. 14a, 15:48

Plastikozko diruarekin ordaintzen dugu. Plastikozko makinan ateratzen dugu dirua...

Plastikozkoak dira gure kotxeak. Plastikozkoak eskuko telefonoak. Aurrerapenaren izena plastikoa da. Plastikozko eserlekuak, mahaiak. Edalontziak, oinetakoak. Eta hemen nabil, plastikozko ordenagailuan. Plastikozko berogailuaren ondoan. Plastikozko teklak sakatzen. Plastikozko lanpara buru gainean. Horregatik poztu nau plastikozko leihora hurbildu den txoriak.

Eta plastikozko nahi gaituzte gu ere. Dendetako manikiak bezalakoak. Robotak bezain esaneko. Denak ohitura berekin. Kontsumoaren morroi. Behar ez dugun arropa erosten. Plastikozko janaria jaten. Bi urtetik behin eskuko telefonoa aldatzen, konpaiñiak oparitu egin digulako. Modernoak izateko. Ipod, ipad, ipud. Ni ez naiz inozoa!, dio iragarkiak. Erosi eta bota. Berria erosteko.

Lehen gauzek askoz gehiago irauten zuten. Orain iraungitze datarekin egiten dituzte. Jogurtak bezalakoak dira kotxeak, telefonoak, jostailuak. Inpresorak, galtzerdiak. Dena programatuta dago. Guk botatakoak erre egingo dituzte. Afrikara eta Asiara bidali, toneladaka. Oparia hori ere.

Eguraldi ona egiten du, eta banoa. Plastikozko eguzkitako betaurrekoak jantzita.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak