AEKoadrilari

AEKoadrila: bi urte, bi perfil. Ez da gutxi elkarrekin lan eginez lortutakoa, e koadrila?

Lan gogor egin dugu, bai, eta barre asko ere bai. Nik, behintzat, benetan gozatu dut zuekin eta nire klasekideekin euskara ikasten; eta gozatuz ikasi dut euskara, oraindik asko falta izan arren. 

Aitorpen bat egin behar dut: duela bi urte edonork HABEko bigarren perfila oparitu izan balit, han bukatuko zen nire harremana euskararekin, nire lanerako behar nuena lortuta.

Gaur, ordea, gutun hau idazteko, egunkaria euskaraz irakurtzeko edota lagunekin hizkuntza zoragarri honetan berbetan aritzeko gai izateak harro jartzen nau. Horregatik, datorren urtean Arrasateko AEKra itzuliko naiz gaitasun hori hobetzera eta euskararekin gozatzera. 

Hori gutxi balitz, beste bost arrazoi dauzkat itzultzeko, eta izen berezia daukate: Oskar, Olaia, Maite, Tito eta ene Marisa; AEKoadrila, irakasle onak, pertsona ederrak. 

Badakit eskerrak emango dizkidazuela hitz hauengatik, baina ez zenukete egin beharko; zuei esker zuen hizkuntza (beldurgarria zena niretzat) erraz, geure hizkuntza bihurtu delako. Euskara eman didazue eta horregatik nik neuk beti eskerrak emango dizkizuet. 

Laster arte, urrian egongo ga.

----------

Ignacio Etxebarria Gonzalez

Arrasate

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak